Maiatzaren 6an hasiko da Parketarrak egitasmoaren edizio berri bat

Maiatzaren 24ra arte euskaraz jolasteko jarduerak antolatuko dira hiriko 23 jolasgunetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udaberria heldu da, eta, horrekin batera, Parketarren 2024 urteko bigarren txanda. Izan ere, Parketarrak egitasmoa martxoan, maiatzean eta urrian antolatzen da, astelehenetik ostiralera, 3 astez hilabete bakoitzean, auzo hauetan:
  • Aiete
  • Altza Herrera
  • Altza Casares
  • Antigua Zubimusu parkea eta Mikel Laboa plaza
  • Añorga
  • Amara Berri Olaeta eta Rafael Ruiz Balerdi parkea (Karmelo ikastetxearen atzean)
  • Amara, Araba parkea
  • Egia, Martin Santos eta Atotxa Zelaia plazak
  • Erdialdea, Arroka plaza
  • Gros, Katalunia eta Nafarroa Behera plazak
  • Ibaeta
  • Igeldo
  • Loiolako Erribera
  • Intxaurrondo
  • Martutene
  • Morlans
  • Parte Zaharra Zuloaga plaza
  • Txomiñenea
  • Zubieta
Ikusi egutegi osoa egun, parke eta auzoka

Hiriko 23 jolasgunetan begiraleak egongo dira euskarazko jolasak dinamizatzeko adinaren arabera bi taldetan banatuta:
  • Zabu Zibu programan , 3-5 urte arteko haurrekin eta haien arduradunekin
  • Txirrintxon programan, 6-9 urte bitarteko umeekin

Jolasa da jarduera honen funtsa, erreminta ezin hobea delako hizkuntza barneratzeko, eta jolasguneetan egongo diren dinamizatzaileek gidari lanak egingo dituzte.

Urteak ditu Parketarrak egitasmoak. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek antolatzen dute elkarlanean. Hizkuntzaren erabilera aisialdian indartzeko asmoz sortu zen egitasmoa familiak nahiz umeak kalean jolasean ari direnean euskara erabiltzeko.

Martxoan 1.200 haurrek parte hartu zuten

Eta ekitaldiz ekitaldi, harrera ona izaten du ekimen honek. Urruti jo gabe, martxoko txandan, 1.200 haurrek baino gehiagok parte hartu zuten, eta 228 gurasok edota arduradunek. Parte-hartze datuek adierazten dute jarduera erakargarria dela, eta haurrek zein helduek gustura hartzen dutela ekimena.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/05/03-an argitaratua